XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Festa guztiak paratu ditut, arrakasta guztiak, drama guztiak.

Lore berriak, asturu berriak, haragi berriak, hizkuntza berriak asmatzen ahalegindu naiz.

Naturagaineko ahalmenak lortu uste izan nituen.

Horra! non aurkitzen naizen nire irudipenak eta oroitzapenak lurpera beharrez!

Artista eta kontalariaren ospe ederra pikutara joana!

Nik, neure buruari aingeru edo azti eritzi diodan honek, moral orotatik aske, lurrera jaurtikia, behar baten bila, eta errealitate latzari heldu beharrean.

Baserritar hau!

Huts egin ote dut? Karitatea heriotzaren serora izango ote zait?

Bukatzeko, barkamena eskatuko dut gezurrez elikatu naizelako. Eta goazeman.

Esku lagun bat ere ez ordea! eta nora jo laguntza eske?

Bai, tenore berria oso da zorrotza, bederen.

Zeren esan bait dezaket lortu dudala garaitia: hortz garraisiak, suzko txinpartak, hasperen kirastuak, baretuz doaz.

Oroimen likitsak oro ezabatuz.

Nire azken damuek hanka dagite, -bekaizkeriak eskaleentzat, etoientzat, herioaren lagunentzat, era guztietako atzeratuentzat.

- Damnatuak, mendekua hartuko banu!

Erabat moderno izan beharra dago.

Ez kantikarik: irabazitakoari eutsi.